XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Teori eta zientifik analisi hauk guztiak, noski, bakoitzak bere modura egin zituzten, ia betidanik ondoren askatasun osoz lan egitera itzuliz.

Renoir-ek, emakumea, jantzirik edo bilutsirik, pintatzeko bere era bereziari hedatuko dizkio teori berri hauk.

Sisley, Monet eta Pissarroren bidetik piktorik gaien berrikuntza etorriko da eta beren arteko adiskidetasuna kontuan izanik, argia, formak eta gaien deskubrimentuan bakoitzaren partaidetasuna finkatzea zaila egiten zaigu.

Hipotesi mailan, hutsik, mugi dezakegu.

1885/ 3. Inpresionismoa Euskal Herrian 3.1. 1885 urte inguruan euskal artistak Pariserantz hasi ziren.

Adolfo Guiard izan zen Parisko aideak ekarri zituena eta Dario de Regoyos Bruselaskoak.

Biak, historik gai adoretsu eta hotzak alde batera utziz gero, pintura barnerakoiago eta pertsonalago bat egiten hasiko dira.

Flores Kaperotxipik dioen bezala La familia del anarquista el día de la ejecución pintatu beharrean, formato txikietan, limoiak, gizon bat eseririk, paisaia bat tren bat ageri dela edo arrantzale pintatzen hasi ziren.

Ia XX. mendea iristean, herrialdetako talde berriak sortzen hasiko dira, Madrid, Barcelona, Valencia eta Bilbo beraien zentru direlarik.

Katalunyarrak eta euskaldunak Madril-tik kanpo eta leihaketatik ere urrun jardun zuten.

Paris aldera gehiago begiratu zuten, Madrilek beren birikak ezin baitzuen ase.

Pintura Modernoaren benetako seaska Parisa zen noski eta aro hartako euskaldun pintore asko aruntz joan ziren beren ikasketak osatzeko.

Dario de Regoyos izanen da lanik gogorrena eginen dituena Inpresionismoaren kimuak argitaratze arren.